Merkataritzako Bulego Teknikoak

Eusko Jaurlaritzako “Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak” Merkatariarentzako Laguntza Teknikoko Zerbitzu bat du, eta hori Merkataritzako Bulego Tekniko ezberdinen bidez bideratzen da EAEn zehar sakabanatutako bulegoekin. Bulegoak gure Autonomi Erkidegoaren merkataritza-mapan kokatzeak zerbitzua erabiltzaileari hurbiltzea ekartzen du, eta horrela laguntza tekniko zuzena eskaini daiteke. Modu horretan merkatariak berak bere eremuaren aholkularia identifikatzen du, eta bere iritzien aurrean irekiagoa izango da duten gertutasuna dela eta. Horretaz gain, horrek eremu bakoitzaren beharren araberako politika espezifikoak aplikatzeko aukera ematen du.

Horien aurrean, Merkataritzako Aholkulari Teknikoak daude. Horien lanaren helburuak arlo oso ezberdinetako laguntza teknikoa barne hartzen du. Beren eginkizuna da ere informazio, prestakuntza, sustapena eta merkataritza animazioko lanak  aurrera eramatea eta era berean, Merkataritza Banaketaren Sektoreari buruzko analisiak eta ikerketak egiteaz arduratuko dira. Orokorrean, merkataritza txikiko kudeaketa komertzialean lehiakortasuna sustatzeko eta sektorea profesionalizatzeko egiten diren ekintza guztiak beren lanaren barne daude.

Aholkularitza Teknikoa

Gaurko eta biharko merkatarientzako aholkularitzak  bulego baten egunerokotasuna osatzen du. Jarduera hori bi arloetan banatzen da:

  • Aholkularitza zuzena eta norbanakoari zuzendua Merkataritzako Bulego Teknikoan jasotzen diren kontsulta guztien gainean. Sektorean jada dagoen edo etorkizunean sektorean sartu behar den merkatariari laguntza teknikoa ematean datza, bere jarduera aurrera eramatean sortzen joango diren arazo zehatzak konpontzeko laguntza ematean hain zuzen ere. Era berean, merkataritza formula berriak hartzearen onuren gainean aholkatzen da: frankizia, salmenta zentralak, elkarteak.
  • Taldekatutako merkataritzari zuzendutako aholkularitza. 
Kapitulu horrek jada dauden merkatarien elkarte kolektiboei laguntza teknikoa eskaintzen die eta era berean elkarte berriak sortzea bultzatzen du.

Aitziber Lasarguren Otzerinjauregi
Debagoieneko Merkataritzako Bulego Teknikoa

Nafarroa Etorbidea, 17
20500 Arrasate
Tfnoa: 943 79 30 90
Fax: 943 77 08 54
aitziber@debagoiena.eus

Visa Arrasate-Mondragón Txartela

“VISA Arrasate-Mondragon Txartela”, Ibai-Arte, Arrasateko Merkatari eta Zerbitzuen elkarteak, merkataritza eta zerbitzuen jarduerak bultzatzeko eta Arrasateko biztanleen ongizatean laguntzeko daukan konpromezuari esker sortu da.

Berau lortzeko, elkartekide diren saltokietan edo Rural Kutxaren bulegoetan eskatu besterik ez duzu.

Arrasate-Mondragón Visaren abantailak

  1. Bizi guztirako doakoa da.
  2. Ibai Arte-ko dendetan 3 hilabeteetara eta interesik gabe ordaintzeko aukera ematen dizu.
  3. Munduko edozein lekutako kutxazainetan dirua atera ahal izango duzu
  4. Ez duzu banketxez aldatu beharrik, Ibai-Arte txartela zenuen banketxe berdinean helbideratu dezakezu txartel berria.
  5. Tarjeta segurua da, iruzurrezko erabilera eta ezbeharrak bermatzen dituzten aseguruak dauzka.
  6. Ibai-Arte-ko sustapenetan parte hartzen jarraituko duzu.
  7. Arrasateko Avia gasolindegian %2ko deskontua lortuko duzu.
  8. Orain arte dauzkazun txartel guztiak VISA Arrasate-Mondragon txartelarekin ordezkatu ditzakezu, eta ere horretara txartel horien kostua aurreztu.
  9. Fidelizazio sistema berrira atxikituta dauden saltokietan hurrengo erosketarako deskontuak izango dituzu. Atxikitutako saltokiak

 

ibai-arte-gia

Kide berrientzat Zerbitzuen Gida

ZEREGIN NAGUSIA

Gure zeregin nagusia, elkartekide diren establezimenduen gestioa, ordezkaritza

eta defentsa da Instituzioen aurrean.

IKUSPUNTUA

Gure ikuspuntua, hiriko merkataritza txikiaren suspertzea da.