Iturriotzeko komertzio honek gizonentzat, emakumeentzat, haurrentzat,… barruko arropa, pijamak, batak,… erosgai ditu. Milaka eta milaka kontsumitzaile izan ditu 25 urte hauetan, eta bertako dendariak, Celsa Casales-ek eskerrak ematen dizkie.
Testua eta dendako argazkiak: Gontzal Landa Herbias – Ibai-Arte / Mediaren argazkia: Golden Lady / 2019ko urriak 22, astelehena
25 urte egiten ditu aurten Txuri-Beltz komertzioak, Iturriotz kalean bertan dagoena. Eskaintza zabala dauka, eta besteak beste, ondoko produktuak ditu adin guztientzako, gizon nahiz emakumeentzako:
-
Barruko arropa
-
Pijamak
-
Batak
-
Galtzerdiak
-
Haurtxoendako kaleko arropa
Haurtxoentzako kaleko arropak 0 eta 2 urte arteko umetxoentzat dira. Beste produktuak egokiak dira haur, gazte, heldu eta nagusientzat.
“Media ugari saltzen ditugu, eta kontsumitzaileak oso gustura daude produktu hauekin” azaldu digu dendako arduradunak, Celsa Casalesek. “Gainera pijamekin ere oso gustura ibiltzen dira”.
Udazkenean sartzen ari garenez, eta tenperaturak freskatu direnez, “koralinazko bata eta pijama beroak gomendatzen ditugu sasoi honetarako. Baita media, kamiseta, galtzerdi,… termikoak ere emakumeentzako, gizonentzako nahiz haurrentzako”.
Produktu guztiek %10eko beherapena dute, eta “jendea hasi da etortzen beherapena baliatzeko. Orain bertan kontsumitzaile batek bi pijama erosi ditu”. Eskaintza hau aurreko astean zabaldu zen, eta zabalik jarraituko du larunbat honetara arte” (urriaren 26ra arte).
Izan ere, urriaren 25ean, 25 urte beteko ditu Arrasateko komertzio honek. Bidenabar, Celsak eskerrak ematen dizkie “Txuri-Beltzera etorritako guztiei, milaka eta milaka lagun izan dira”.
Esker onak agertu ditu ere “komertzio hau ez dagoelako jende asko dabilen toki batean, hau da, ez dago igarobide batean, Iturriotzeko alde batean dago, eta beraz kontsumitzaileek espreski hona etorri behar dute erosketak egitera”.
25 urte hauetan erosleen artean belaunaldi txandakatze bat izan da: Orain direla 25-20 inguru, “orduan haurrak zirenak, hau da, orduan gurasoekin arropa erostera etortzen zirenak, orain gurasoak dira eta orain euren seme-alabekin etortzen dira bertan arropa erostera”. Hori “ikustea pozagarria da”. Zorionak Txuri-Beltz! Aurrera!