Ikasturte hasierarekin gurasook gure seme-alabentzat eskolako materiala erosten dugu. Arrasaten badago denda bat honetan erreferente izan dena, Tamayo Arrasate. Olarte kaleko 10. zenbakian kokatuta dago azken hamazazpi urteetan, baina aurretik urte asko eman zituen Ferreriasen, 1989ean sortua. Mostradorearen atzean eta bezeroei laguntzen Silvia eta Aloñak dihardute.
Testua eta argazkiak: Marijo Simon. 2019ko irailak 9, astelehena.
Ikasturte hasierarekin gurasook gure seme-alabentzat eskolako materiala erosten dugu. Arrasaten badago denda bat honetan erreferente izan dena, Tamayo Arrasate.
Olarte kaleko 10. zenbakian kokatuta dago azken hamazazpi urteetan, baina aurretik urte asko eman zituen Ferreriasen, 1989ean sortua. Mostradorearen atzean eta bezeroei laguntzen Silvia eta Aloñak dihardute.
Katalogo handia eskaintzen du Tamayok, batez ere, bulegoko, eskolako eta eskulanetarako materialak, baita opariak ere. Dendan idazteko materialak eta Euskal Herriko oroigarriek ere euren txokoa daukate. “Askotan Arrasateko oroigarririk eskatzen digute, baina orain arte ez ditugu inon aurkitu”. Azken urteetan ere enpresentzat opariak egiten dituzte, hala nola, boligrafoak, tazak, motxilak, etab… Nespressoko kapsulekin egindako boligrafoak ere erosgai daude Tamayon.
Ikasturte hasiera honi aurre egiteko, erreminta ugari ditugu eskura Tamayon: motxilak, estutzeak, koadernoak ,…. Ikasleek behar duten material guztia. “Materiala ekainean eskatzen dugu, eta batzuetan oso zaila da beharko den guztia stockean izatea”.
Motxilen kasuan, betikoak aurkituko ditugu, baita gurpildunak ere. Azken kasu honetan, gurpilak eta motxilak banan-banan saltzen dituzte. Arlo honetan, berritasunak ere eskainiko dizkigu aurten Tamayok: patentatu berri den gurpildun motxila bat. Gurpilak motxilari txertaturik daude, baina kentzeko aukera ematen du. Dena den, Silviak aholkatzen du “motxilek errefortzua izan behar dute bizkar aldean, barruan sartzen duten pisu guztia modu erosoan eramateko”.
Proiektu solidarioa batean ere parte hartzen dabil Tamayo, Bergarako Ndank Ndank GKErekin batera. Motxila berria erostean, zaharra ekartzen dutenei % 10eko deskontua egiten diete, eta motxila zaharrak Senegalera bidaliko dituzte. Aloñak azpimarratu duenez “ez da beharrezkoa motxila erostea motxila zaharrak dendara ekartzeko, ezta bestelako eskolako materiala ere”.