karrikirri

Resusta-Karrikiri: “Opariak, etxerako produktuak, ekologikoak,… erosgai ditugu”::::::


160 urtetik gorako denda honetan erosgai daude sukaldatzeko tresnak, etxeko zapatilak, mantak,… Horien artean artisautzako produktuak ere. Produktu berriak eskaintzeko adibidez “feria espezializatuetara joaten gara”. Era berean, erosleei “ahalik eta erraztasun gehien ematen saiatzen gara”.

595.Resusta.Karrikiri.Publirepor1 (id: 9784716)


Testua eta argazkiak: Mondraberri Ibai-Arterentzat / 2019ko abenduak 9, astelehena

Resusta Karrikirik 160 urte baino gehiago zabalik daramatza, eta esperientzia handi horrekin denda honetan produktu ugari erosgai daude:

  • Opariak
  • Sukaldatzeko tresnak
  • Etxeko zapatilak
  • Apaingarriak
  • Bainurako produktuak
  • Garbiketa, ordena eta birziklatzeko produktuak
  • Poltsak eta karterak
  • Mantak

Etxerako produktu praktikoak eta apaingarriak eskaintzen ditu. Azkenaldian etxerako opariak ere eskaintzen ditu, adibidez koadroentzako markoak, aire-gozagarriak,…

 

“Sukaldatzeko tresna ugari ditugu: pastelak egiteko moldeak, mandolinak, labanak, mantelak, zartaginak,…” azaldu digu bertako arduradun Arantxa Aranzabal Sotok.

 

595.Resusta.Karrikiri.Publirepor16 (id: 9809204)

 

Produktu ugari izateaz gain, “saiatzen gara kalitate eta prezio arteko harreman ona izaten. Baita produktu berri-berriak eskaintzen ere, erreferentziazko markekin”.

 

Egunean izateko, Resusta Karrikiriko arduradunek “banatzaileekin harremanetan izateaz gain, gu produktu berrien feria espezializatuetara joaten gara produktu berrien bila”.

 

Gabonetarako gomendio batzuk ematen dituzte: Sofarako manta goxo batzuk, lau mota ezberdin dituzte eta “erosleak oso gustura izaten dira. Urte batzuk daramatzagu saltzen eta erosleak pozik daude”.

 

Artisautza produktuak ere erosgai daude, eta “aurten Galizian egindako larruzko hainbat poltsatxo, estutxe eta poteak eskaintzen ditugu. Eskuz eginak eta diseinu berritzailea dute”.

 

595.Resusta.Karrikiri.Publirepor4 (id: 9830034)

 

Platerak, tazak,… “bereziak ditugu, xarma handikoak”, eta kosmetikari dagokionez “Frantziako (Marsellako) xaboi, eskurako krema, kolonia,… naturalak ditugu. Oparitzeko oso aproposak”.

 

Ardoa edateko “kopa dotoreak ditugu, baita adibidez kortxoak zabaltzeko tresna berezia ere. Mahai-zapi oso politak ditugu, horietako batzuk Gabonetako mahaiak dotore apaintzeko”. Mantel mota ezberdinak ere aukeran dituzte, “sasoi honetarako egokiak”. Era berean, “produktu ekologikoak ere eskaintzen ditugu:

  • PFEOrik gabeko zartaginak
  • Banbuzko produktuak

“Beharrezkoa da horrelako produktuak eskaintzea, besteak beste, merkatuak horrelako gehiago eskatzen doalako. Ekoizleek ere egokitu beharra dute”.

 

595.Resusta.Karrikiri.Publirepor6 (id: 9861038)

 

Resusta Karrikirik mende bat baino gehiagoko esperientzia dauka, eta horrek “eragin du herrian komertzio honekiko konfiantza izatea. Gu hori mantentzen saiatzen gara, eta ahal den neurrian, handitzen”.

 

Komertzio honek etorkizunera ere begiratzen du: “Ideiak berriak ditugu, belaunaldi berriei ateak zabaltzen dizkiogu, produktu berriak eskaintzen ditugu,…”.

 

Herritarrek dendarengan duten konfiantza eskertzeko, dendak ere arrasatearrekiko konfiantza adierazten du: “Hemengo produktuak etxean probatzeko eraman ditzakete, gustuko ez badute aldatzeko aukera dute,… ahalik eta erraztasun gehien ematen saiatzen gara”.

 

595.Resusta.Karrikiri.Publirepor5 (id: 9903157)

 

Halaber, “erosle batek ezin badu produktu bat momentuan erosi, guk erraztasunak ematen dizkiogu. Denoi gerta dakiguke. Hurbiltasuna gure indargune bat da”.

 

Azken hamarkadetan “dendak eraldaketa handia izan du. “Oraingo hainbat erosle txikitan ere dendara etortzen ziren, eta komentatu izan digute denda asko aldatu dela. Egoera berrietara modaltu behar gara, adibidez teknologia berriekin: InternetenFacebookenInstagramen,…”.

 

Oro har, “gure erosleei eskerrak eman nahi dizkiegu, guk hemen jarraitzen dugulako eurei esker. Herritar askok oraindik herrian erosten dute. Dendara etor daitezke soilik produktuak ikustera, ez dute erosteko obligaziorik, eta nahi badute eros dezatela”.

 

“Zalantzaren bat badute lasai galdetu diezagutela, eta produktu bat dendan ez badugu enkarga dezakegu”. Hemendik aurrera ere “hemen izango gaituzue”.

 

 

595.Resusta.Karrikiri.Publirepor7 (id: 9936009)

 

595.Resusta.Karrikiri.Publirepor17 (id: 9952741)

 

595.Resusta.Karrikiri.Publirepor8 (id: 9969640)

 

595.Resusta.Karrikiri.Publirepor11 (id: 9991842)

 

595.Resusta.Karrikiri.Publirepor9 (id: 8880)

 

595.Resusta.Karrikiri.Publirepor3 (id: 27807)

 

595.Resusta.Karrikiri.Publirepor10 (id: 44924)

 

595.Resusta.Karrikiri.Publirepor12 (id: 62834)

 

595.Resusta.Karrikiri.Publirepor15 (id: 81640)

 

595.Resusta.Karrikiri.Publirepor14 (id: 98159)

 

595.Resusta.Karrikiri.Publirepor2 (id: 117139)

 

595.Resusta.Karrikiri.Publirepor13 (id: 139012)

 

595.Resusta.Karrikiri.Publirepor18 (id: 161680)

 

595.Resusta.Karrikiri.Publirepor19 (id: 179447)