Otsailaren 22 eta 23an Ibai-Artek MERKEMERKAUA ospatuko du, udazken neguko stock azoka. Ostiralean arratsaldeko 16:30etatik iluntzeko 20:00etara ospatuko da, eta larunbatean berriz, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00ak bitartean, etenik gabe.
Oraingo honetan, udalerriko 30 saltokitik gora irtengo dira beraien establezimendu aurrera edo komertzio guneetara udazken-negu denboraldiko produktuak prezio ezin hobean eskainiz: moda, lentzeria, osagarriak, oinetakoak, etab.
Aurten stock azokan parte hartuko duten saltokiak eta beraien kokalekuak hauek izango dira (ikusi irudian).