Kultura? Nik Arrasaten!::::::


Ibai-Artek, urtarrilean ere antzerki eta zinemarako sarrera bikoitzak zozketatuko ditu eta ikuskizun bat antolatu du urtarrilaren 26rako kalean

Alde batetik, urtarrilaren 31a bitartean antzerki eta zinemarako sarrera bikoitzak zozketatuko dira Arrasateko dendetan egindako erosketen artean:

  • “GHERO” antzerkirako 25 sarrera bikoitz. Antzerkia urtarrilaren 13an da. Erosketa Ticketeko sari hauek Amaia Antzokian bertan trukatuko dira.
  • “INONDIK INORA” haur antzerkirako 25 sarrera bikoitz. Antzerkia urtarrilaren 19an da. Erosketa Ticketeko sari hauek Amaia Antzokian bertan trukatuko dira.
  • Zinemako 50 sarrera bikoitz. Pelikula sarituak aukeratu ahal izango du. Ticketeko sari hauek 2019ko urtarrilaren 31 arte trukatu ahal izango dira Amaia Antzokian bertan.

Honez gain, kalean beste ikuskizun bat antolatu da:

  • Urtarrilak 26, arratsaldeko 19.00tatik aurrera, TALA & SU BANDA (musika) Herriko Plazan.

Kontzertu honen ostean banatuko da www.ibaiarte.eus webgune berritik zozketatzen ari garen 100€-ko saria.

Gozatu Kulturaz eta etor zaitez Arrasatera!! Bertan espero zaitugu!!

*Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090 zenbakira