Amaia Antzokiko programazio guztia bertan behera utziko da::::::


Amaia Antzokia, Kiroldegia, Txikitxokoa, Ludoteka, Gaztetxokoa, Kulturate, eta Jubilatu etxeak, besteak beste, itxita egongo dira martxoaren 13tik 31ra. Ikastaro guztiak bertan behera utzi dira eta jendaurreko udal zerbitzuetara banaka sartu beharko dira herritarrak.

Koronabirusa (Covid-19) ekidin eta bere hedapena saihesteko hainbat neurri hartu ditu Arrasateko Udalak. Aldi berean, prebentzio gomendioak betetzeko deia egin du. Hartutako neurriak bihar, martxoak 13, sartuko dira indarrean eta martxoaren 31ra bitarte luzatuko dira, abisu berririk izan ezean. Txikitxokoa eta Jubilatuen elkarteak gaurtik aurrera egongo dira itxita, martxoak 12.

Honakoak dira Arrasaten Koronabirusari aurre egiteko hartutako neurriak:

  • Amaia Antzokia itxita egongo da. Bertako programazio guztia bertan behera utziko da.
  • Kiroldegiak itxita.
  • Ikastaro guztiak bertan behera geratuko dira
  • Santa Marinako liburutegia itxita.
  • Txikitxokoa (Gaurtik aurrera, martxoak 12, itxita).
  • Ludoteka eta Gaztetxokoa itxita.
  • Kulturate itxita.
  • Jubilatu etxeak itxita (Gaurtik aurrera, martxoak 12, itxita).
  • KZ gunea itxita.
  • Ingurugiro eskola itxita.
  • Euskaltegia itxita.
  • Emakume Txokoa itxita.
  • Jendaurreko Udal zerbitzuetara ( Gazte bulegoa, BAZ, Gizarte Zerbitzuak, etab. ) banaka sartu beharko dira herritarrak, metro bateko distantzia mantenduz. Erakusmahaian muga zehazten duen zinta bat jarriko da eta itxaron gelak ez dira egongo.

 

Prebentzio gomendioak eta inplikazio pertsonala

Udalak herritarrei prebentzio gomendio nagusiak jarraitzeko deia egin eta norbanakoaren kontzientziazioa, erantzukizuna eta inplikazioa eskatu die. Honakoak dira gomendioak:

  • Sarri garbitu eskuak urarekin eta xaboiarekin.
    1. Mukiak kendu edo doministiku edo eztul egin ondoren.
    2. Komunera joan ondoren.
    3. Elikagaiak jan edo manipulatu aurretik.
    4. Animaliekin kontaktua izan ondoren.
    5. Gaixo dagoen norbait artatu aurretik eta ondoren.
    6. Esku zikinak dituzun guztietan.
  • Eztul edo doministiku egitean ahoa estali¬† besaurrearekin edo mukizapi batekin.
  • Erabili eta botatzeko mukizapiak erabili, eta, ondoren, zakarrontzira bota.
  • Arnas-sintomaren bat izanez gero eta arrisku-eremu batera bidaiatu baduzu, etxean geratu eta deitu 900 20 30 50.