30 plater prestatu ezberdin baino gehiago egiten dituzte Olarteko harategiko sukaldean. Hortaz gain, txahal, oilasko, txerria, bildotsa,… haragia eskaintzen ditu, %100ean garbi, jateko prest! Jose Ramon Otamendik hainbat txapelketa irabazi ditu, tartean Azpeitiako Txorizo Txapelketa eta Elorrioko Odolki Lehiaketa.
Platerren argazkiak: Jose Ramon Otamendi Harategia / Testua eta beste argazkiak: Ibai-Arte / 2019ko uztailak 15, astelehena
Harategiko lantaldeak hainbat txapelketa irabazi ditu, ez soilik erakusleiho lehiaketako 11 sariak:
- Elorrioko odolkien txapelketako irabazlea 2017an
- Elorrioko odolkien txapelketako publikoaren saria 2018an
- Euskal Herriko txorizo egosi txapelketako irabazlea 2014an
- Zumarragako odolkien txapelketako irabazlea 2011n
Gainera, hainbat sari gehiago lortu ditu beste txapelketa batzuetan. Jose Ramon Otamendi harategiaren espezialitatea bertako sukaldean prestaturiko janariak dira. Aukeran 30 plater ezberdin baino gehiago daude.
Baina hortaz gain azpimarratzekoa da txahal, oilasko, bildotsa, txerri, untxi,… kalitate altua. Esate baterako, “txahal haragia bertako baserri batekoa da, eta txerria bereziki bikain hazita dago, engrase oso onarekin”.
Azpimarratu behar da harategi honek haragiaren despieze berezia egiten duela: “Gisenak, zainak, izkinak,… kentzen dizkiogu erabat haragiari, eta hala, guk prestatzen ditugun xerrak jateko prest daude, garbi-garbi”.
Despieze horrek haragiaren pisu garbia argitzen du, eta beraz eroslearentzat prezioa ekonomikoagoa da: “Harategian, despieze hau egin ostean, xerraren prezioa zehazteko xerra pisatzen denean, prezio ekonomikoagoa da”. Harategian prestaturiko hainbat plater:
Arroz entsalada
Porru eta urdaiazpiko entsalada
Entsaladilla errusiarra
Arrain zopa
Barazki menestra
Haragi lasagna
Penka beteak
Zerga beteak
Txipiroiak
Oilasko errea barazkiekin
Albondigak
Bakailaoa pil-pilean
Oilasko errea
Legatza saltsan
Buztana saltsan
Arkume burua erreta
Atun enpanada
Haragiz betetako piperrak
Txahal hanburgesak
Txerri saihets errea
Txerri solomo adobatuak
Oilasko hanburgesak
Ondutako urdaiazpiko kroketak
Oilasko kroketak eta gazta-urdaiazpiko sanjakoboak
Gutizia hauek guztiak prestatzeko, sukaldariek lan handia egiten dute: “Bildotsa esaterako, labean sukaldatzen dugu “vacío al horno” erara, eta gero pasteurizatzen dugu. Hala, haragia denbora luzeagoan kontserbatzen da”.
Horretarako “prozesua oso luzea da, haragia tenperatura ohi baino baxuagoan erretzen baita, baina kontsumitzailearentzat etxean oso erosoa da, denbora gutxi behar duelako bildotsa erabat bukatzeko”.
Horrenbestez, Jose Ramon Otamendi harategian kalitate handiko produktuak erosgai dituzu, ohi baino prezio ekonomikoagoan, Arrasaten bertan, urrunago joan barik. On egin!
Janari prestatuen zerrenda osoa:
Hasierakoak:
- Karramarro entsalada
- Urdaiazpiko eta porrudun entsalada
- Olagarro entsalada
- Oilasko entsalada
- Hojaldre betea (odolkia, espinaka)
- York eta gazta biribiltsuak
- Legatza eta ganba pudina
- barazki pudina
- Onddo brika
- Kroketak (urdaiazpikoa, york, oilaskoa)
- Muskuilu beteak
- Mingaina besamelarekin
- Oilasko bularra besamelarekin
Lehen platerak:
- Salda
- Arrain zopa
- Pasta entsalada
- Errusiar entsalada
- Hiru atsegingarridun arroza
- Paella
- Orekiak (makarroiak, tailarinak)
- Barazki menestra
- Lekaleak (dilistak, babarrunak)
- Zerba beteak (york, gazta)
- Haragi bete piperrak
- Bakailao bete piperrak
- Odolki bete piperrak
- Txanpinoiak saltsan
Bigarren platerak:
- Bildots gibela tipularekin
- Bildots burua erreta
- Bildots barruak saltsan
- Bildotsa saltsan
- Bildots errea
- Bildotsa txilindron erara
- Txerri-sahieski errea
- Txahal sahieskia kazuela erara
- Txerri sahieskia piperrekin
- Txerri azpizuna piper eta txanpinoiarekin
- Ukondo errea
- Untxia kazuela erara
- Karrilerak saltsan
- Okela gisatua
- Tripakiak tomatearekin
- Muturrak tomatearekin
- Buztana
- Mingaina saltsan
- Txahal biribilkia
- Alberjenia betea
- Haragi lasagna
- Okeladun san-jakoboak
- York eta gaztadun san-jakoboak
- Txipiroiak
- Legatza saltsan
- Legatz frijitua
- Bakailoa pil-pil erara
- Bakailoa ajoarriero erara
- Bakailoa piper eta tomatearekin
- Bakailoa Bizkaiko erara
- Almandrogilak saltsan
- Almandrogilak tomatearekin
- Almandrogila frijituak
- Oilaskoaren hego eta iztar erreak
- Pikantoi begetak errea
- Oilasko errea
- Oilasko erdia errea
- Baserriko oilaskoaren hego erreak
- Oilasko bularra betea (urdaiazpikoa, gazta)
- Oilasko errea barazkiekin
- Baserriko oilasko errea
- Txerri hanka eta belarriak
- Etxean egindako pizzak
- Ehiza (pagausoa, bidagarroak, galeperrak, untxia, erbia)
Postreak:
- Esne frijitua
- Torradak
- Flana
- Arroz-esnea
- Gazta tarta