Saburdi harategia adibidez gel desinfektatzailea erabiltzen ari da sarritan eta gainera bere bezeroei eskaintzen ari zaie.
Komertzio txikia koronabirusari aurre egiten ari zaio, eta alerta egoera izendatuta, espainiar gobernuak debekatu du hainbat denda ixtea, arropa edota zapata dendak esaterako.
Bertako denda batzuek, ordea, legez ateak irekia ahal izan dituzte, eta horrela Arrasateko ondoko 17 komertzioek zabalik jarraitzen dute:

Azpimarratzekoa da Ibai-Artek koronabirusaren aurkako gel desinfektatzailea lortu duela, eta gaur edo bihar iristekoa dela Arrasatera. Produktu hori aurki bere bezeroen artean banatuko du doan edo behintzat kostaprezioan.
Denda batzuek honezkero prebentzio neurri hori ere hartu dute, adibidez Otalora kaleko Saburdi harategiak. Bertako langileak eskuak gel desinfektatzailearekin sarritan garbitzen ari dira eta gainera euren bezeroei ere eskaintzen ari zaizkie.