ibaiointxe-jaia

IbaiOintxe jaia::::::


  • Apirilaren 6an, larunbata, Ointxe Saskibaloi Taldearekin batera IbaiOintxe jaia ospatuko dugu egun osoan zehar Herriko Plazan. Bertan txahal bat erreko da burruntzian eta egun osoan zehar 3×3 saskibaloi jardueraz gozatzeko aukera izango da.
  • Eguneko egitaraua honakoa izango da:
  • 11.00 3×3 Txiki
  • 12.00 Tiro-teknika (EBA taldeko entrenatzaileak eta jokalariak) eta tiro-Lehiaketa (jokalari bakoitzak hiru lekutatik jaurti beharko du) eta lau onenen artean finala jokatuko da, EBA taldeko jokalariekin batera.
  • 18.30 Tiropintxoa
  • 19.00 The Song taldearen kontzertua
  • Hau dela eta, Apirilaren 1etik 6ra bitartean, Ibai-Arteko saltokietan bezeroei pintxoak %50eko deskontuarekin dastatzeko txartelak oparituko dizkiegu.
  • Jaiaren promozioa egiteko bi kartel argitaratu dira: IbaiOintxe jaia eta The Song. Eskertuko genizuke bi hauek datorren martxoaren 25etik aurrera ikusgai jartzea.