otamendi-harategia-arrasate

Jose Ramon Otamendi harategia: «Bertan prestaturiko janaria da gure espezialitatea»::::::


30 plater prestatu ezberdin baino gehiago egiten dituzte Olarteko harategiko sukaldean. Hortaz gain, txahal, oilasko, txerria, bildotsa,… haragia eskaintzen ditu, %100ean garbi, jateko prest! Jose Ramon Otamendik hainbat txapelketa irabazi ditu, tartean Azpeitiako Txorizo Txapelketa eta Elorrioko Odolki Lehiaketa.

Platerren argazkiak: Jose Ramon Otamendi Harategia / Testua eta beste argazkiak: Ibai-Arte / 2019ko uztailak 15, astelehena

 

Harategiko lantaldeak hainbat txapelketa irabazi ditu, ez soilik erakusleiho lehiaketako 11 sariak:

  • Elorrioko odolkien txapelketako irabazlea 2017an
  • Elorrioko odolkien txapelketako publikoaren saria 2018an
  • Euskal Herriko txorizo egosi txapelketako irabazlea 2014an
  • Zumarragako odolkien txapelketako irabazlea 2011n

Gainera, hainbat sari gehiago lortu ditu beste txapelketa batzuetan. Jose Ramon Otamendi harategiaren espezialitatea bertako sukaldean prestaturiko janariak dira. Aukeran 30 plater ezberdin baino gehiago daude.

 

Baina hortaz gain azpimarratzekoa da txahal, oilasko, bildotsa, txerri, untxi,… kalitate altua. Esate baterako, «txahal haragia bertako baserri batekoa da, eta txerria bereziki bikain hazita dago, engrase oso onarekin».

 

595.Otamendi.Harategia.Janaria (id: 1197409)

 

Azpimarratu behar da harategi honek haragiaren despieze berezia egiten duela: «Gisenak, zainak, izkinak,… kentzen dizkiogu erabat haragiari, eta hala, guk prestatzen ditugun xerrak jateko prest daude, garbi-garbi».

 

Despieze horrek haragiaren pisu garbia argitzen du, eta beraz eroslearentzat prezioa ekonomikoagoa da: «Harategian, despieze hau egin ostean, xerraren prezioa zehazteko xerra pisatzen denean, prezio ekonomikoagoa da». Harategian prestaturiko hainbat plater:

 

ARROZ-ENTSALADA (id: 8038485)

Arroz entsalada

 

 

PORRU-ETA-UDAIAZPIKO-ENTSALADA (id: 8092307)

Porru eta urdaiazpiko entsalada

 

 

ENTSALADILLA-ERRUSIARRA (id: 8150906)

Entsaladilla errusiarra

 

 

ARRAIN-ZOPA (id: 8197882)

Arrain zopa

 

 

BARAZKI-MENESTRA (id: 8229816)

Barazki menestra

 

 

HARAGI-LASAGNA (id: 8260019)

Haragi lasagna

 

 

PENKA-BETEAK (id: 8290823)

Penka beteak

 

 

ZERBA-BETEAK (id: 8696132)

Zerga beteak

 

 

TXIPIROIAK (id: 8778404)

Txipiroiak

 

 

OILASKO-ERREA-BARAZKIEKIN (id: 8851709)

Oilasko errea barazkiekin

 

 

ALBONDIGAK (id: 8893482)

Albondigak

 

 

BAKAILAOA-PIL-PILEAN (id: 8965857)

Bakailaoa pil-pilean

 

 

OILASKO-ERREA (id: 8817708)

Oilasko errea

 

 

LEGATZA-SALTSA-BERDEAN (id: 9035323)

 

Legatza saltsan

 

 

BUZTANA-SALTSAN (id: 9087600)

Buztana saltsan

 

 

ARKUME-BURUA-ERRETA (id: 9123091)

Arkume burua erreta

 

 

HEGALUZE-ENPANADA (id: 9168490)

Atun enpanada

 

 

HARAGIZ-BETETAKO-PIPERRAK (id: 9259337)

Haragiz betetako piperrak

 

 

TXAHAL-HANBURGESAK (id: 9316272)

Txahal hanburgesak

 

 

TXERRI-SAIHETS-ERREA (id: 9352111)

Txerri saihets errea

 

 

TXERRI-SOLOMO-ADOBATUA (id: 9392429)

Txerri solomo adobatuak

 

 

OILASKO-HANBURGESAK (id: 9434786)

Oilasko hanburgesak

 

 

ONDUTAKO-URDAIAZPIKO-KROKETAK (id: 9476811)

Ondutako urdaiazpiko kroketak

 

 

OILASKO-KROKETAK,-ETA-GAZTA-URDAIAZPIKO-SANJAKOBOAK (id: 9617610)

Oilasko kroketak eta gazta-urdaiazpiko sanjakoboak

 

Gutizia hauek guztiak prestatzeko, sukaldariek lan handia egiten dute: «Bildotsa esaterako, labean sukaldatzen dugu «vacío al horno» erara, eta gero pasteurizatzen dugu. Hala, haragia denbora luzeagoan kontserbatzen da».

 

Horretarako «prozesua oso luzea da, haragia tenperatura ohi baino baxuagoan erretzen baita, baina kontsumitzailearentzat etxean oso erosoa da, denbora gutxi behar duelako bildotsa erabat bukatzeko».

 

Horrenbestez, Jose Ramon Otamendi harategian kalitate handiko produktuak erosgai dituzu, ohi baino prezio ekonomikoagoan, Arrasaten bertan, urrunago joan barik. On egin!

 

Janari prestatuen zerrenda osoa:

Hasierakoak:

  • Karramarro entsalada
  • Urdaiazpiko eta porrudun entsalada
  • Olagarro entsalada
  • Oilasko entsalada
  • Hojaldre betea (odolkia, espinaka)
  • York eta gazta biribiltsuak
  • Legatza eta ganba pudina
  • barazki pudina
  • Onddo brika
  • Kroketak (urdaiazpikoa, york, oilaskoa)
  • Muskuilu beteak
  • Mingaina besamelarekin
  • Oilasko bularra besamelarekin

Lehen platerak:

  • Salda
  • Arrain zopa
  • Pasta entsalada
  • Errusiar entsalada
  • Hiru atsegingarridun arroza
  • Paella
  • Orekiak (makarroiak, tailarinak)
  • Barazki menestra
  • Lekaleak (dilistak, babarrunak)
  • Zerba beteak (york, gazta)
  • Haragi bete piperrak
  • Bakailao bete piperrak
  • Odolki bete piperrak
  • Txanpinoiak saltsan

Bigarren platerak:

  • Bildots gibela tipularekin
  • Bildots burua erreta
  • Bildots barruak saltsan
  • Bildotsa saltsan
  • Bildots errea
  • Bildotsa txilindron erara
  • Txerri-sahieski errea
  • Txahal sahieskia kazuela erara
  • Txerri sahieskia piperrekin
  • Txerri azpizuna piper eta txanpinoiarekin
  • Ukondo errea
  • Untxia kazuela erara
  • Karrilerak saltsan
  • Okela gisatua
  • Tripakiak tomatearekin
  • Muturrak tomatearekin
  • Buztana
  • Mingaina saltsan
  • Txahal biribilkia
  • Alberjenia betea
  • Haragi lasagna
  • Okeladun san-jakoboak
  • York eta gaztadun san-jakoboak
  • Txipiroiak
  • Legatza saltsan
  • Legatz frijitua
  • Bakailoa pil-pil erara
  • Bakailoa ajoarriero erara
  • Bakailoa piper eta tomatearekin
  • Bakailoa Bizkaiko erara
  • Almandrogilak saltsan
  • Almandrogilak tomatearekin
  • Almandrogila frijituak
  • Oilaskoaren hego eta iztar erreak
  • Pikantoi begetak errea
  • Oilasko errea
  • Oilasko erdia errea
  • Baserriko oilaskoaren hego erreak
  • Oilasko bularra betea (urdaiazpikoa, gazta)
  • Oilasko errea barazkiekin
  • Baserriko oilasko errea
  • Txerri hanka eta belarriak
  • Etxean egindako pizzak
  • Ehiza (pagausoa, bidagarroak, galeperrak, untxia, erbia)

Postreak:

  • Esne frijitua
  • Torradak
  • Flana
  • Arroz-esnea
  • Gazta tarta
595.Otamendi.Harategia.Txuleta (id: 1719898)
595.Otamendi.Harategia.Joxerra (id: 1760391)
595.Otamendi.Harategia.Janaria (id: 1805433)
595.Otamendi.Harategia.Garbitzen (id: 1927325)

595.Otamendi.Harategia.Sukaldea (id: 1331603)

 

595.Otamendi.Harategia.Labea (id: 1350808)

 

595.Otamendi.Harategia.Lantaldea2 (id: 2139613)