itzala

Itzala Tabernan %20ko deskontua eskaintzen dugu ostegunetan::::::


Testua eta argazkiak: Mondraberri-Ibai Arte,  2019ko irailak 30, astelehena

 

(id: 3268453)

 

(id: 1125169)

 

Itzala taberna 2001etik dago zabalik Iturriotz Kalean, Herriko Plazan bertan hain zuzen ere. Hamazortzi urte hauetan eskaintza ezberdinak aurkeztu dituzte tabernako barran baina gaur egun pintxoak dira Itzalako protagonista nagusiak.

Bertan giro atsegina aurki dezakegu egunero. Ordutegia honakoa da: Astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik aurrera dago zabalik eta asteburuetan eta jaiegunetan 11etatik aurrera. Abuztuan ere zabalik dago ia hilabete osoan zehar. Astean egunero pintxoak daude eta ia ordu guztietan. Gainera, ostiral eta larunbatetan (abuztuan izan ezik) 20.30etik 22.30era hamburguesak eta ogitartekoak eskatzeko aukera dago.

Kalitate handiko pintxoak izateaz gain, freskoak ere badira. Egunero eguerdian soberan dauden goizeko pintxoak barratik erretiratzen dira eta arratsaldean eskaintza berria aurkezten diete bertara hurbiltzen diren guztiei. Pintxo eskaintza desberdina dago lanegunetan eta asteburuan. Larunbat eta igandeetan arruntagoak dira beroak, hotzak baino.

 

(id: 1150338)

 

Esan bezala, barrako eskaintza oso zabala da, baina pintxo aipagarrienak patata tortilla, porru pintxoa, urdaiazpiko eta pulpo pintxoak direla esan daiteke. Ostegunetan (beti ere pintxopotea ospatzen den egunetan) ehuneko hogeiko deskontua dago eskatutako guztian. Gainera, bai telefonoz edo tabernan bertan, etxerako eskatzeko aukera dago. Hala ere, pintxoak tabernan bertan jaso behar direla argitu nahi izan dute tabernako arduradunek

Pintxo eta ogitartekoaz gain, ardo eskaintza zabala aurki ditzakegu (merkeagoak edo garestiagoak) eta baita sagardoa, garagardoa eta kafe mota ezberdinak eskatzeko aukera dago.