Beak gizonei eta emakumeei zuzendutako modan dauden barruko arropak eskaintzen ditu::::::


Bea Etxabe aretxabaletarra lentzerian eta kortseterian oso aditua da. 2001ean Monterron parean Bea saltokia zabaldu zuen. Ondoren, 2007an, Hire liburu-denda itxi zenean, lokala erosi zuen, eta harrezkero, Iturriotz kaleko 4. zenbakian dihardu.


Testua eta argazkiak: Marijo Simon – Ibai-Arte. 2019Ko urriak 30, asteazkena.

Bea Etxabe aretxabaletarra lentzerian eta kortseterian oso aditua da. 2001ean Monterron parean Bea saltokia zabaldu zuen. Ondoren, 2007an, Hire liburu-denda itxi zenean, lokala erosi zuen, eta harrezkero, Iturriotz kaleko 4. zenbakian dihardu. «Lentzeriaren munduan sartzea erabaki nuen oso gustuko nuelako. Gaztetatik erakusleihoetan erreparatzen nuen, eta denda bat zabaltzeko nahia piztu zidan».

 

595.Bea.Publierreportaia2 (id: 2496556)

Beak emakumeei eta gizonei zuzendutako produktuak ditu bere saltokian.  Modan dauden azken produktuak eskaintzen ditu, eta aurten bogan dauden koloreak  berdea, granatea, itsas urdina eta teila dira. «Kanpoko arroparekin bat egiten du barrukoak».

 

595.Bea.Publierreportaia3 (id: 2518807)

Bezero fidelak ditu Beak, betidanik erabiltzen dituzten modelo eta markak erosten dituztenak. Tratu pertsonala eskaintzen dio bezeroari, eta taila berezia behar badu edo modelo konkretu baten bila badabil, Beak enkarguz ekartzen ditu. Hala ere, modelo eta taila guztiak dendan edukitzea gustuko du.

 

595.Bea.Publierreportaia4 (id: 2549916)

 

Emakumeei dagokienez, saltokian ondoko produktuak erosgai daude:

  • Lentzeria
  • Pijamak
  • Kamisoiak
  • Etxerako zapatilak
  • Galtzetinak
  • Galtzerdiak
  • Haurdunentzako eta ama berrientzako produktuak
  • Kirola egiteko barruko arropa
Ezkongaientzat lentzeria berezia ere badu (body, korpinoak, galtzak, ligak,…). Aurten ere, kamiseta lentzeroak modan jarri dira, eta bertan aurkitu ditzakegu.
595.Bea.Publierreportaia5 (id: 2575337)
Bainujantziak ere erosgai ditu, taila bereziak ere eskainiz. Beak azaldu duenez, «ohiturak aldatu dira, orain banatuta datoz goiko aldea eta bekoa, erosleen beharraren edo gustuen arabera».
595.Bea.Publierreportaia6 (id: 2607839)
Kalitatezko markak aurkitu ditzakegu Bean, eta batez ere, enpresa frantsesekin lan egiten du: Chantelle, Simon Perele, Passionata, Triumph,… Primadonna eta Marie Jo enpresa belgikarren produktuak ere aurkitu ditzakegu saltokian. «Lentzeriaren munduan marka frantsesak oraindik garrantzitsuenak dira». Janira enpresa kataluniarrarekin ere dihardu Beak.
595.Bea.Publierreportaia7 (id: 2629047)
Azkenengo urteetan, arropa estuagoak erabiltzen dira, soinekoak gehienbat. Moda honek eragina izan du barruko arropan ere. Hala, gero eta jende gehiagok faxa murriztaileak erabiltzen ditu.  «Gustuko dut gauza berriak ekartzea, beharrezkoa da eskaintza handia izatea. Ekarri dudan azkenengoa gorputz osoko faxa bat izan da, eta harrera oso ona izan du».
595.Bea.Publierreportaia8 (id: 2648377)
Gizonezkoentzat lentzeria ere badu Beak. «Gero eta gizon gehiagok euren barruko arropa erosten dute, eta modan erreparatzen dute». Dendan pijamak, galtzontzilloak, kamisetak, galtzetinak,… aurki ditzakete. Gazteen artean, batez ere, tangak gero eta gehiago erabiltzen dira.
Arlo honetan gehien saltzen diren markak Calvin Klein eta Tommy Hilfiger saltzen ditu Beak. «Asko gustatzen zaigu markak erostea, batez ere, kalitatezko produktuak direlako». Negurako galtzontzillo luzeak ere erosgai daude,  lanerako erabiltzen direnak eta belaunetaraino iristen direnak.