XIII. KULTURATE AKUSTIKOA


Date: Ira 03 to Ira 12

Length: 20:00 – 21:30


  • Irailaren 3tik 12ra
  • Musika akustikoa kulturateko areto nagusian
  • Copernicus Dreams (irailaren 3an, ostirala, 20:00etan)
  • Copernicus Dreams nace en 2012 de la mano de Chus González (Gramophone Man). El proyecto presenta canciones que surgen de experiencias personales, con influencias del folk rock americano. Su primer disco, ‘Sunrise’, ve la luz en 2015 y es en 2017 cuando la banda publica ‘The Honeymoon’, su segundo LP, bajo una estructura más curtida. Muchas texturas y colores diferentes especialmente pensados, siendo la grabación un proceso muy meticuloso y un trabajo avalado muy positivamente por los críticos musicales. El 6 de marzo de este año salió a la luz su esperado tercer LP, “Goals & Illusions”, grabado durante el verano de 2020, de nuevo en Gaua Estudio y cuyo single y adelanto ya está recibiendo muy buenas críticas y sensaciones.
  • Info gehiago eta abestiak: www.facebook.com/copernicusdreams
  • Hatxe (irailaren 4an, larunbata, 20:00etan)
  • “Panpin hautsien dantza” HATXEren bigarren diska da. 2020ko otsailean argitaratu zuen Mukuru kolektiboaren zigilupean eta oraingo honetan kantuak piano-laukotean aurkeztu ditu taula gainean. Bibolin, bateria eta ahotsaren gehikuntzak kantuei beste kolore eta atmosfera berri bat emanez. Iluntasuna oinarri, kontrastez beteriko musika bat da. Waltz, zortziko, fandango, eta beste dantza batzuen erritmoak jarraituz, Tom Waits musika-teatroaren zakartasunetik edota Satieren piano kantuen gozotasunetik bidaiatzeko aitzaki bat.
  • Info gehiago eta abestiak: mukuru.eus/hatxe
  • Maite Larburu (irailaren 5an, igandea, 20:00etan)
  • kRaK Maite Larbururen bigarren bakarkako diskoa da. Helburu anitzekin sorturiko doinuak eta Axut! antzerki kolektiboaren Amua antzezlanerako idatziriko musika biltzen dituena. Musika Maite Larburuk idatzia izan da bere osotasunean. Hainbat kanturen hitzak ere Larbururenak dira, baina bada Harkaitz Canok idatzi duenik ere; Raymond Carverren olerki bat (Canoren itzulpenean) eta Amua antzezlaneko gidoitik harturiko esaldiak batzen dituen kantu bat ere bai. Diskoko harri bitxietako bat Hernaniko Latxu auzoko Aritzamendi baserrian aurkitu diren bertsoak dira, Kontxi Iraetak 1879an idatzi eta ezkutatu zituenak.
  • Info gehiago eta abestiak: www.maitelarburu.art
  • Eneritz Furiyak  (irailaren 10ean, ostirala, 20:00etan)
  • Azken urteetako bilakaeraren lekuko, 2021 aldaketon fruituak jasotzeko unea da. Eneritz Furyak musikariak aurreko bere bi diskoen uzta jaso du jada, euskal musikako ahots berrien artean bere lekua topatuz, eta Frantzia, Belgika, Alemania, Suitza, Italia, edo gertuago ditugun Katalunia nahiz Galiziako oholtzetan joz. Baita, jakina, euskal geografia osoan ere. 2021ean, pauso berri bat emanez, aurreko lanekiko nabarmen ezberdina den disko batekin dator, Emadan aurrerapenean igarri daitekeen bezala. Asmo berriak lau haizetara zabaltzen dituen hasiera da; kantua bereganatzen duen grabe geruza batetik hazten diren gitarra eta ahotsa. Maila ezberdinetan testurak eransten dituzten teklak. Diskoko beste kantuetan hainbat modutan errepikatzen den eraikitzeko era da, hain zuzen ere. Estilo aldaketa honek elektronika industrialera edo R&B-ra gerturatzen gaitu, Eneritzen beste lanetan dagoeneko ageri ziren slowcore edo post folk aztarnak alde batera utzi gabe.
  • Info gehiago eta abestiak: https://es.eneritzfuryak.com/
  • SonLosGrillos  (irailaren 11an, larunbata, 20:00etan)
  • SonLosGriLLos son Marta Rodríguez y Mauricio Mora. Parece mentira que solo dos personas sean capaces de desplegar un universo tan excelso con su música. Lo fácil sería decir que practican folk con trazas psicodélicas, pero sus canciones merecen más, mucho más. Su tono lírico, bucólico, íntimo pero expansivo, atrapan, envuelven de tal manera que son capaces de reconciliarnos con el mundo en el que vivimos o invitar a escapar al que proyectan con sus composiciones. Tras tres discos en inglés presentan ahora su proyecto “Color de Flores” con letras en castellano.
  • Info gehiago eta abestiak: https://colordeflores.bandcamp.com/
  • Buffalo feat Nacho Soto (irailaren 12an, igandea, 20:00etan)
  • Buffalo 2008an Zarautzen (Gipuzkoa) sortutako talde instrumentala da. Bere hiru kideek ibilbide oparoa dute musikaren munduan.
  • Gaur egun, kolaborazio bat prestatzen ari dira Nacho Sotorekin, Musikenen pianoko goi mailako ikasketak osatzen ari den Gijongo teklista. Azken asteetan taldearen abesti garrantzitsuenen moldaketa berriak egiten eta beste berri batzuk konposatzen ari dira.
  • Taldeak 12 urte beteko ditu aurten eta laugarren disko bat grabatu du uztailean hau ospatzeko, orain arteko lana islatu eta laburbilduko ditu Mecca estudioan zuzenean grabatu den lan honek; bertan, bere abesti onenak eta argitaratu gabeko beste batzuk bildu dira, Nachoren teklatuen ukitu bereizgarriarekin.
  • Info gehiago eta abestiak: https://buffaloband.bandcamp.com/