- Urriak 3: 19:00
- Herriko plazan.
- Domeka honetan, urriak 3, arratsaldeko 19:00etan, Ozenki elkarteak, Arrasateko Udalaren, Ibai-Arteren eta Arrasate Bluesen babesarekin, kontzertu Liriko bat egingo du Arrasateko Herriko plazan.
Arrasateko elkarteak azken denboraldi honetan egiten dabiltzan ekitaldien baitan, herriko kultura eta komertzioa dinamizatzeko, Ozenkik lirika kalera atera du pianodun kontzertu formatuan, Musikeneko balore gazteen parte-hartzearekin.
Bertan parte hartuko dute Aitor Garitano bergararrak, Estibaliz Arroyo soprano gasteiztarrak eta Julen Garcia baritono bilbotarrak, Arkaitz Mendoza piano irakasle donostiarrak lagunduta, eta Josean Garciaren zuzendaritza eszenikoarekin.
Kontzertuan operako ariez, zarzuelaz eta herri-abestiez gozatu ahalko dugu, bai bakarka, bai binaka eskainiak.
Euria eginez gero, kontzertua San Joan parrokian egingo litzateke ordu berean. Aforoa covid arautegiak onarturikoa izango da.
LIRIKA KALEAN
Data: Urr 03 to Urr 03
Ordua: 19:00 – 20:30