Jon Maia. Kantu bat gara


Data: Abe 23 to Abe 23

Ordua: 19:30 – 20:30


  • Kantu bat gara emanaldiak ez dira kontzertu soilak izaten: Jonek euskal kulturaren, historiaren eta identitatearen ikuspegi partikular bat zabaltzen du bere kantutegiaren bidez, hitzaren emozioa kantu bihurtuz eta publikoaren konplizitatea bilatuz beti. Urteotan hainbat talde eta abeslarien letragilea da Jon Maia eta kantu horien bidez bidaia bat proposatzen dute bere emanaldiek. Besteak beste Negu Gorriak, Benito Lertxundi, Gari, Anari, Gozategi, Mikel Urdangarin, Ken zazpi edo Pirritx eta Porrotxentzat idatzitako kantuek osatzen dute bere zuzenekoetako kantutegia.
  • 2022ko abenduaren 23an, ostirala (Amaia antzokia) 19:30etan (15 €)