HONDAMENDIA


Data: Aza 06 to Aza 06

Ordua: 19:30 – 20:50


  • Axut! Kolektiboa
  • Hondamendia’ antzezlanak, Harkaitz Canoren testuan oinarritua, pandemia eta Zaldibarko zabortegiko drama ditu ardatz.
  • Hitz hoberik ezean “katastrofe” deitu diogunak egoera larri eta estuan jarri gaitu, eta pentsatzen dugu gertaera tamalgarri haien ondoren ezin zaigula ezer okerragorik gertatu. Pantailek hitzak ordezkatu dituzte eta zaborra gure nortasun-ikur bihurtu da.
  • Zabor mendi erraldoian bila ibilita, galdera ikurrak baino ez ditugu aurkitu, obra honetan bidea balizatzeko erabiltzen ditugunak. Halaber, pentsarazi digu bizitza den bezala maitatu behar dela, baldintzarik gabe, bere misiotik eta zentzutik harago.
  • 2022ko azaroaren 6an, igandea (Amaia antzokia) 19:30etan