- Abenduak 14: 22:00
- Arrasateko Gaztetxean
- Sarrerak: 3 euro
- Hardcore kontzertu indartsua eskainiko da ostiralean Gaztetxean.
- Black Knives frantziar talde ezagunak euskal hardcore eszenako hiru bandarekin elkarbanatuko du oholtza: Broken Legacy (Oñati), Viborv (Gasteiz) eta Holy Txala (Urduliz).
- Hardcore doinuak izango dira entzungai Abenduaren 14ean Arrasateko Gaztetxean. 4 talde igoko dira oholtzara, Euskal Herriko hiru eta frantziar bat. Azken hauek, Black Knives, oso ezagunak dira Europa mailan, Espainian emango duten kontzertutara bidean, Euskal Herrian egingo dute geldialdia. Madball, Agnostic Front eta beste hainbat talde ezagunekin joak dira Europako hardcore festibal onenetan.
- Beraiekin batera izango dira Broken Legacy oñatiarrak, metala eta hardcorea uztartzen duen talde gaztea, Viborv gasteiztarra, stonerra hardcorearekin batera nahastuz, oso zuzeneko gordina eta berezia eskeintzen du, Fears Away, Fourscore eta beste talde batzuetan ibili diren musikari beterano hauen azken banda da, eta Holy Txala talde bizkaitarra, hardcore bizia eta zuzeneko indartsua eskeiniz, bizkaitar gazte hauek oholtza hankaz gora jartzen dute.
- Kontzertua 22:00etan hasiko da, ateak 21:30 zabalduko dira eta sarrera 3€ besterik ez dira izango.
- Kontzertuko antolatzaileoi gustatuko litzaiguke eskerrak ematea AGAKOri, erakutsitako prestutasunagatik eta jarritako erreztasun denagatik kontzertu hau aurrera eramateko, beraien egitaraua kontzertuko planera moldatuz.
- Testua: Adrian Ugalde / Kartela: Kontzertuaren antolatzaileak / 2018ko abenduak 10, astelehena / Iturria: mondraberri.com
Hardcore kontzertua
Data: Abe 14 to Abe 14
Ordua: 22:00 – 24:00