-
Arrasateko Ozenki elkarteak azaldu du “ez daudela baldintza anbiental, emozional eta batez ere sanitarioak” ekitaldi jendetsua egiteko.
Ozenki elkarteko ordezkariak, Manu Gallardok, adierazi du erabaki hau “arduratsua dela bai herritarrekiko baita gurekiko ere, osasun-autoritateen aholkuak eta gomendioak kontuan hartuta”.
“Espero dugu herritarrek eta sarrera erosia duten pertsonek erabakia ulertzea. Opera atzeratu egingo da oraindik zehazteke dagoen data batera, eta data berri horretaz behar bezala informatuko dugu”.
Era berean, “laster, informatuko dugu, hedabideen bitartez, sarreren dirua nola errekuperatu. Elkartearekin ere harremanetan jar zaitezke email honetan: ozenkielkartea@hotmail.es
- Cavalleria Rusticana Opera,
- Martxoak 17, Amaia antzokia
- Cavalleria Rusticana operaren obra handietako bat da. Antzoki handi guztietako programazioan ezinbestekoa eta bere ahots-zailtasunagatik panorama operistaren ahots handientzako erronka.
Ozenki elkarteak Arrasatera hurbilduko du Maria Ruiz sopranoa, David Baños tenorea eta Alberto Arrabal baritonoa buru dituen luxuzko taldea. Arkaitz Mendozaren gidaritzapean eta Josean Garciaren zuzendaritzapean, Cavalleria Rusticana izeneko maitasun, desleialtasun eta mendekuzko drama bizi hau taularatuko dute. Haren gaia eta, batez ere, haren musika zoragarria, zinemako lan handien hari gidari gisa baliatu izan dira, hala nola El padrino, Toro salvaje filmetan…
Edertasun musikal hori bere Intermezzo musikal ospetsuan islatzen da, orkestra eta zuzendari handien programetan ezinbestekoa dena, eta film eta iragarki kontaezinen soinu banda izateagatik ospetsu egin dena. 5 minutuko edertasuna, axolagabe uzten ez duen delikatasuna eta CAVALLERIA RUSTICANAren grina islatzen duena. - Cavalleria Rusticana es una de las grandes obras de la ópera. Imprescindible en la programación de todos los grandes teatros,y por su dificultad vocal, un reto para las grandes voces del panorama operístico.
Ozenki elkartea la acerca a Arrasate con un elenco nacional de lujo, encabezado por la soprano María Ruiz ,el tenor David Baños y el barítono Alberto Arrabal, que bajo la batuta de Arkaitz Mendoza y dirección de escena de Josean García pondrán en escena este intenso drama de amor, infidelidad y venganza que es Cavalleria Rusticana. Su temática y sobre todo su maravillosa música, han sido aprovechadas como hilo conductor de grandes obras del cine, como El padrino, Toro salvaje…
Esa belleza musical se refleja en su famoso Intermezzo musical, imprescindible en los programas de las grandes orquestas y directores y que se ha hecho famosa por ser la banda sonora de películas e innumerables anuncios. 5 minutos de belleza, delicadeza que no dejan indiferentes y que refleja la pasión de CAVALLERIA RUSTICANA.
Cavalleria Rusticana
Data: Mar 17 to Mar 17
Ordua: 20:30 – 23:00