Erosketak doan, gertuko magia, magia tailerrak, Oliver magoaren Showa eta askoz gehiago!
Arrasateko Merkatal eta Zerbitzuen Elkarteak, Ibai-Artek, Arrasate Txartelaren erabiltzaile guztien artean doako erosketak banatuko dituen kanpaina berria abiaraziko du aurten ere maiatzaren 6tik ekainaren 14ra bitartean. Beraz, kanpainan parte hartzen duten eta Arrasate Txartela onartzen duten establezimenduetan erosketak egiten dituzten bezeroek sari ezberdinak lortzeko aukera izango dute. Erosketa bat saritua denenean, ticketean azalduko da, eta “Magiari esker” diru hori berehala bezeroaren txartelean abonatuko da.
Kanpainaren leloarekin jarraituz, establezimenduak magiari lotutako objektuez apainduko dituzte beraien establezimenduak, horrela erakusleiho bakoitza bakar bihurtuz.
Eta maiatzaren 25ean MAGIA FESTA ospatuko dugu zenbait ekintzekin:
- 2.00-15.00/17.00-21.00 3 magok gertuko magia egingo dute udalerriko zenbait toki, saltoki, etab.-etan.
- 12.00-15.00/17.00-19.00 30 minutuko magia tailerrak (7/8 urtetik gorakoentzat) burutuko dira.
Tailerretan parte hartzeko izen eman behar da 943793090 telefonora deituaz edo aitziber@debagoiena.eus helbidera edo 688734149 (whatsapp) idatziz.
- 12.00-21.00 Magia saltoki bat jarriko da prezio herrikoia izango duten produktu desberdinekin.
- 19.00 OLIVER MAGOAREN SHOWa Udaletxeko Plazan.
Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren, Rural kutxaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren laguntzaz.
*Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 688734149 zenbakira