Bea Etxabe aretxabaletarra lentzerian eta kortseterian oso aditua da. 2001ean Monterron parean Bea saltokia zabaldu zuen. Ondoren, 2007an, Hire liburu-denda itxi zenean, lokala erosi zuen, eta harrezkero, Iturriotz kaleko 4. zenbakian dihardu.
Testua eta argazkiak: Marijo Simon – Ibai-Arte. 2019Ko urriak 30, asteazkena.
Bea Etxabe aretxabaletarra lentzerian eta kortseterian oso aditua da. 2001ean Monterron parean Bea saltokia zabaldu zuen. Ondoren, 2007an, Hire liburu-denda itxi zenean, lokala erosi zuen, eta harrezkero, Iturriotz kaleko 4. zenbakian dihardu. “Lentzeriaren munduan sartzea erabaki nuen oso gustuko nuelako. Gaztetatik erakusleihoetan erreparatzen nuen, eta denda bat zabaltzeko nahia piztu zidan”.
Beak emakumeei eta gizonei zuzendutako produktuak ditu bere saltokian. Modan dauden azken produktuak eskaintzen ditu, eta aurten bogan dauden koloreak berdea, granatea, itsas urdina eta teila dira. “Kanpoko arroparekin bat egiten du barrukoak”.
Bezero fidelak ditu Beak, betidanik erabiltzen dituzten modelo eta markak erosten dituztenak. Tratu pertsonala eskaintzen dio bezeroari, eta taila berezia behar badu edo modelo konkretu baten bila badabil, Beak enkarguz ekartzen ditu. Hala ere, modelo eta taila guztiak dendan edukitzea gustuko du.
Emakumeei dagokienez, saltokian ondoko produktuak erosgai daude:
- Lentzeria
- Pijamak
- Kamisoiak
- Etxerako zapatilak
- Galtzetinak
- Galtzerdiak
- Haurdunentzako eta ama berrientzako produktuak
- Kirola egiteko barruko arropa
- …