Azaroaren 15etik 30era Arrasateko saltokietan egiten diren erosketen artean 24.000 € baino gehiago oparituko dira.
Gabonetako kanpaina eta erosketei hasiera emate aldera, udalerriko merkataritza dinamizatuz eta jendea erosketak abenduko lehen hamabostaldian egitera animatzeko asmoz, ekimen berri bat jarriko da abian Ibai-Arteren eskutik.
Azaroaren 15etik 30era bitartean, Ibai-Arteko saltokietan egindako erosketa bakoitzeko saltokiek txarteltxoak oparituko dizkiete bezeroei agortu bitartean. Txarteltxoa irekiz, bezeroak momentuan bertan jakingo du saltoki berean erabiltzeko 5 edo 10 euroko erosketa txartela irabazi duen edo ez. Ondoren, saritutako txarteltxoa abenduaren 1etik 15era trukatu ahal izango du bezeroak saltoki berean egindako hurrengo erosketan.
Eskuratu zure txarteltxoa eta zorte on!!
*Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090 zenbakira
Testua: Mondraberri.com