Arrasate Optika 1980tik zabalik dago Kontzetziño kalean. Leire Telleria eta Ainhoa Barrenetxea optikaren arduradunak, eta orain dela 8 urte Optika hainbat esparruetara zabaldu zen.
Testua eta argazkiak: Mondraberri – Marijo Simon. 2019ko uztailak 22, astelehena
Arrasate Optika 1980tik funtzionamenduan dago Kontzetziño kalean. Leire Telleria eta Ainhoa Barrenetxea optikaren arduradunak izan dira eta orain dela 8 rurte Optika hainbat esparruetara zabaldu zen-
Orain direla zortzi urte hasi ziren ikusmen terapia zerbitzua eskaintzen. Leirek Madrilen urte askotan esparru honetan lan egin ondoren, Arrasatera ekarri zuen proiektu berri hau. “Kasu batzuetan betaurrekoak edo ukipen lenteak ez dira soluzioa. Izan ere, horrelakoetan arazoaren jatorria ez da patologia bat, eta ikusmen terapia oso eraginkorra izan daiteke. Garunari modu egokian ikusten irakasten zaio, ariketa jakin batzuk ia egunero eginez. Ikusmena, katamarrean edo ibiltzen ikasten den bezala, ikasprozesu bat da. Ariketa hauekin lortzen da konexio neurologiko berriak sortzea, garunari berriro irakasteko”.
Hainbat arazo tratatzen dituzte: begi alperra, partxearen erabilera murrizteko. Begiek euki ditzateketen funtzionamendu ez eranginkorrak (mugimendu eskasa, konbergentzia txarra, begiak zuzen ez egotea, beti edo batzuetan…). Ikasketa zailtasunak, adibidez dislexiarekin eta lateralitatea arazoekin lotutakoak. Hauek lantzeko saioak egiten dituzte pazienteen arabara eta honi egokituta.
Azken urteetan ugaritu diren garuneko lesioak ere tratatzen dituzte: “lesio hauek asaldura eragiten dute funtzionamendu sentsorial, motor, kognitibo edo emozionalean. Ondorioz, pazientearen jarreran eragina dute, eta sarritan bere bizitzako independentzia mugatzen dute”. Ikusmena ere askotan kaltetua izaten da, eta Arrasate Optikak ikusmen arazo horiek tratatzen dituzte.
Bestalde, Arrasate Optikaren berezitasun bat kontaktologia espezializatua da. Lentilen adaptazio bereziak egiten dituzte, horretarako topografo deritzona dute. Korneen gaixotasunak diagnostikatzeko eta jarraipena egiteko ere balio du.
Informazio gehiago: arrasateoptika.com