argazi-lehiaketa-arrasate-blues

Arrasate Blues Argazki lehiaketa::::::


Oinarriak

  • Gaia:
    Argazkien gaia 2019ko uztailaren 19tik 21era ospatuko den Arrasate Blues jaialdia izango da. Argazkiak 2019ko Arrasate Blues jaialdian eginda egon beharko dira.
  • Izen ematea:
    Izen ematea dohainik izango da eta nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketan.
  • Epea:
    Argazkiak aurkezteko epea uztailaren 25ean amaituko da 22:00etan.
  • Datuak:
    Argazkiekin batera datu hauek bidaliko dira: izen-abizenak, helbide elektronikoa, telefonoa eta argazki bakoitzaren izenburua.
  • Argazkien ezaugarriak:
    Gehienez ere, bi argazki aurkeztu daitezke eta www.ibaiarte.eus web orrialdeko ekimenak atalean dagoen formularioaren bitartez bidali beharko dira. Zuri-beltzean zein koloretan egindako argazkiak aurkeztu daitezke. Parte hartzaileek bermatu beharko dute lehiaketara aurkeztzen dituzten argazkiak bereak direla.
  • Argazkiak aukeratu eta epaia ematea:
    Epaimahaiak eskubidea dauka oinarri hauekin bat ez datozen argazkiak baztertzeko, bai eta ere bere iritziz gustu txarrekoak edo iraingarriak direnak lehiaketatik kanpo uzteko eta ez argitaratzeko. Arrasate Blues jaialdia amaitu eta hurrengo astean aukeratuko ditu epaimahaiak lehiaketako irabazleak. Argazkigintza eta arte alorretako adituek osatuko du epaimahaia. Sarituen zerrenda abuztuaren 30ean, ostiralean, 19:00etan www.ibaiarte.eus web orrialdeko albisteak atalean publikatuko da eta sari banaketa irailaren 7an izango da, Merke-merkaua eguneko kontzertuaren ostean.
  • Argazkien eskubideak:
    Ibai-arte merkatari elkarteak, lehiaketaren antolatzaile den aldetik, bermatzen du egileen datuak modu egokian erabiliko dituela, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa (LOPD). Antolatzaileek argazkiak erreproduzitzeko eskubidea izango dute, informazioa zabaldu edo jardueraren bat sustatze aldera, bai eta lehiaketa honetan parte hartutako argazkiak erakusteko ere, betiere egilearen izena aipatuta. Era berean, antolatzaileek Arrasateko Udalari eman ahalko dizkiote lehiaketa honetara aurkeztutako argazkiak. Arrasateko Udalak, berriz, ezin izango dio beste inori eman argazkiok egilearen baimenik gabe.
  • Sariak:
  • Argazki onenak:
    1. saria: 300 €ko bonoa Ibai-Arteko dendetan gastatu ahal izateko.
    2. saria: 150 €ko bonoa Ibai-Arteko dendetan gastatu ahal izateko.
    3. saria: 100 €ko bonoa Ibai-Arteko dendetan gastatu ahal izateko.
  • Argazki originalena:
    100 €ko bonoa Ibai-Arteko dendetan gastatu ahal izateko.

BIDALI ZURE ARGAZKIAK