angela-estetika-zentroa

Angela Estetika Zentroa: “Ongizate, edertasun, osasun,… zerbitzuak ditugu”::::::


Depilazioak, tratamendu fazialak, manikurak,…

Ferrerias kaleko estetika zentroak gorputzeko tratamenduak, manikurak, betazalen estensioak,… ere eskaintzen ditu. Dagoeneko 2.300dik gora bezero mimatu ditu. Horretarako, errealitate birtuala eta oxigeno burbuilak bezalako teknikak baliatzen ditu.

590.Betazalen.Luzatzea.ANGELA-ESTETIKA-ZENTROA (id: 1814135)


Argazkiak: Angela Estetika Zentroa eta Mondraberri / Testua: Mondraberri – Ibai-Arte / 2019ko urriak 2, asteazkena

 

Angela Estetika Zentroaren ateak zabalik daude, eta bertako profesionalek eskaintza zabala dute pertsonentzat:

  • Depilazioak
  • Tratamendu fazialak
  • Gorputzeko tratamenduak
  • Manikurak
  • Betazalen estensioak

Tratamendu fazialekin, esaterako, “aurpegiko mantxak kentzen ditugu, aurpegia hidratatzen dugu, oxigenoa baliatzen dugu, zimurrak kentzen ditugu,…”. Horretarako, punta-puntako teknologiak baliatzen ditu:

  • Erradiofrekuentzia
  • LPG teknika
  • Laserra
  • Teknika elektrikoak
  • Elektro-estimulazioaren txalekoa
  • Errealitate birtuala
  • Oxigenozko burbuila handia

Izan ere, “teknika hauek benetan funtzionatzen dute – azaldu digu Angelak berak – , beste aparailu batzuek piztuta edo piztu barik emaitza berberak eskaintzen dituzte…”.

 

Teknikak benetan baliagarriak izateko “tekniketan ikerketa luzea eta sakona egin behar da. Zentzu honetan, teknika batzuk modan jartzen dira baina benetan baliagarriak ez direnez, moda igaro egiten da”.

 

595.Angela.Estetika.Zentroa.Harrera (id: 1863841)

 

Bezeroa erlaxatuta sentitzen dira zentro honetan, eta horretarako bertako espezialitate bat “mind fullness teknika da, Natura Bissé-ren teknika, eta errealitate birtuala baliatzen dugu. Nik probatu egin dut, eta zure gorputzak flotatuko balu bezala sentitzen zara”.

 

‘Etxeko’ beste espezialitate bat da oxigenozko burbuila handia: “Bezero batek azaldu zigun ongizate handia sentitu zuela, oraindik amaren uteroan goxo-goxo egon izan balitz bezala”.

 

595.Angela.Estetika.Zentroa.Aurrera (id: 1893994)

 

Izan ere, “burbuila barruan ozonoa dago, eta airea osasungarria da %99’9an. Kirolari askok teknika hau baliatzen dute esfortzutik errekuperatzeko, eta Hollywood-eko aktore ugarik Oscarrak baino lehen tratamendu hau jasotzen dute”. Beste erabilera batzuk ere izan baditu: “Haur asmatikoek ere hartzen dute”.

 

Angela orain direla 24 urte murgildu zen estetikaren munduan, eta bere estetika zentroak 16 urtetik gorako esperientzia du.

 

595.Angela.Estetika.Zentroa.Ohe1 (id: 1924960)

 

Denbora honetan zehar “espezializatzen aritu gara, ni adibidez Natura Bissé-ren kabinako protokoloa landu dut, formakuntza tailerretan parte hartuz, besteak beste, mikropigmentazioaren ingurukoak (ezpainen tatuajea),…”.

 

Horrela, “urtero etengabeko formakuntza egiten dugu, adibidez bezeroek eskatzen duten alorretan. Orain esaterako oso modan daude betazalak eta hatzazkalak”.

 

595.Angela.Estetika.Zentroa.Ohe2 (id: 1946713)

 

Bi profesionalek (Angelak eta Izaskunek) lan egiten dute bertan, eta beraz “bezeroei bikaintasun tratua ematen diegu, Natura Bissék eskatzen duen bezala. Beraz, bezeroa ez dugu numero soiltzat hartzen”.

 

Angela Estetika Zentroak 2.300 bezero baino gehiago mimatu ditu 16 urtetan zehar, eta “bezero ugari oso fidelak dira. Horren arrazoietako bat da hemen, zentroan nabari den giro lasaia, baketsua,…”.

 

590.Tratamendu.Faziala.ANGELA-ESTETIKA-ZENTROA (id: 1973509)

 

Hala, “bezero batzuk hilabetero etortzen dira aurpegiko tratamendua egitera. Oro har, jendeak azken 13 urteetan bere burua gehiago zaintzen du, jakin badakielako ispiluan norbera ondo ikusteak ondo sentiarazten duela”.

 

Kontuan hartu behar da “azala gorputzeko organo handiena dela. Azala edertasunarekin erlazionatu ohi da, baina hori baino gehiago da, osasuna ere izan bada, buruko osasuna, norberarekin ondo sentitzea”.

 

595.Angela.Estetika.Zentroa.Ispilu (id: 2006737)

 

Dena den, “kontua ez da pertsonak 60 urte izatean 30 urteko baten itxura izatea. Hori ez da norbere burua onartzea, ez da positiboa. Ordea, adina onartuz norberaren burua ondo ikustea oso onuragarria da”. Ferrerias kaleko zentroak ere masajeak ematen ditu:

  • Txokolatezko masajeak
  • Harrien masajeak

Orokorrean, AEZ-ek “ongizatea, edertasuna, osasuna,… eskaintzen ditu, eta opari polit bat izan daiteke”, makillajea ere eskaintzen dutela:

  • Ezkongaientzako makillajea
  • Kosmetika produktuen salmenta

“Ez gara denda bat baina bertan ere kosmetika produktuak eros daitezke”. Horrenbestez, Arrasaten bertan ondo, eder eta osasuntsu sentitzeko zentroa duzu. Ondo izan!

 

angelaestetika.net