Loli Zeziaga eta Dominga Fernandez suertatu dira irabazleak
Merkemerkauak, pagotxez gain, zozketa ere eskaini du bertako erosleen artean. Ibai-Artek zozketa egin du eta bi irabazleen berri eman du: Dominga Fernandez eta Loli Zeziaga.
Irabazleek 940 eurona jaso dituzte gaur eguerdian Herriko plazan Ibai-Arteren eskutik. Bertan izan dira Ibai-Arteko lehendakaria Bea Etxabe eta Juntako beste kide batzuk.
Bi sariak Ibai-Arteko dendetan trukatzeko erosketa txartelak dira eta “txartel batzuk elikadura dendetan erabili beharko dituzte, beste batzuk ostalaritzan, beste batzuk modan, etab.” Zozketan 1.025 pertsonak hartu dute parte. Zorionak irabazleei!